Denak batean eta bakoitza berean.
Batzuetan karro zaharrak gelditu egiten dira bide hertzetan ,erreka baxterretan egurtsuak gelditzen diren moduan,urak haiek arrastaka emateko indarrik gabe geratuko balitz bezala eta une batez haren ondoan beste adartxo batzuk pilatzen dira eta azkenik libratu eta bidea aurre egiten dute/dugu, zeren hori bai da bizitzaren zentzua.
1958-2013
Udaberriko lehen eguzki printzekin koadroaren beste aldera joan haiz eta gu hemen kronletxa moduan,
hire arrastoarekin nola agurtu ez dakigula.
Herriaren memori , Tolosako periya Zeharkatu eta Oria ibaia barrendikan abiatuta izango haiz mendietan gora magaletan.Ez hua bakarrik ,Altzoko erraldoia,San Migeleko herensugea, Aralarko artzaiak , Preaileaitzeko Txamana, inauterietako karrozak hirekin zijoaztek Aralarko zelai goxoetara ,hizketan egin behar omen dek Barandiaranekin .
Eta orain duda zeukiat, gizon bat ote hintzen erromaniko koadro bat amesten edo koadro erromaniko baten amets bat ez ote hintzen.
Hire tailerra , koba zulo eta ermita argi loaren magalean zegok,eta gure bihotzeko itzalak ezin hasetu hik utzitako kandelarekin.
fondo urdina zeruan
lur koloreak azpian
elur txuriak tartean
arrastoa beltz bat egan
paretaren gainean
aio Iñaki , huts geratu gaituk
Alkiza 20132ko martxoak 16
Con los primeros rayos de sol primaverales te marchaste al otro lado del cuadro y nosotros reunidos contigo a modo de crómlech sin saber cómo despedir tu estela.
Memoria popular, atravesaste la feria de Tolosa y atraves del Oria ascendiste hacia las cumbres.
No vas solo, el gigante de Alzo, el dragón de S. MIguel, los pastores de Aralar, el chaman de Preileaitz, las carrozas de carnavales te acompañan a las campas de Aralar, dices que tienes que hablar con Barandiaran.
Y tengo una duda si eras un hombre que soñaba el cuadro románico o si el cuadro te soñaba a ti .
Taller, cueva y ermita esta en el regazo del sueño de la luz y no es suficiente la candela que nos dejaste para iluminar la sombras en nuestros corazones.
Fondo azul como el cielo
la tierra toda bajo el
franja de cumbres nevadas en medio
un rastro negro se eleva
y vuela sobre la pared
aio Iñaki, somos todo el vacio.
Alkiza 20132ko martxoak 16