IInstalación realizada con el motivo del 75º aniversario del bombardeo de GERNIKA
MAITASUNA,TEXTURAK, BIDAIA ETA KANPAIAK (eskutitz bat )
Gai gehiegi gau bakar baterako, edalontzia betetzen jarraitu nahi izan ez gero, lehenengo hustu egin behar da.
Gaur goizeko euri langarrak ikusita burura zetozkidan hik aipatutako texturak, akaso dentsitatea ? ez, huste dinat gauza ezberdinak direla….
Budismo CHANen (zen ) diote : “vacia tu mente “ ez da txarra baina bai zaila, nola egin daiteke hori ? eta orduan berriro textura- kontenplazio horretan instant batez ez dago ezer, instant batez gure buruko edalontzi betea ez da ez hustu baizik eta desagertu.
Maitasunez zer esanik ez…munduarekiko lotzen gaituen horietako beste zilbor hestea ?
Mundu osoa da musika ? testura ? John Cage eta Merce Cunningham koreografoa hala zioten, guk, sinetsi ala benetan ulertu degu ?
Ba dago Zen munduan ”esnatzea “rekin zer ikusia daukan KOAN bat, hau da: galdera batzuk gure mentean halako korto zirkuito bat sortzeko .
“como es el sonido producido por el aplauso de una sola mano “
Atzo kanpaiari buruz mintza hintzen, kanpaia eta soinua, .
Berriro ere Zen edo Chan mundura bueltatuta, kanpaiaren soinua ez dela entzun behar, baizik eta nor beraren barnean ikusi……..Akaso ez dute kanpaiak jotzen belarriak estaltzen ditugunean ?
Mundu osoa soinua da eta zenbait galderen erantzunak izango ba genituen gure edalontzia hutsik egongo litzake, hori da geure arazoa.
Artea ? zeini axola zaio, gaur goizean langarra zegoen, atzo ordea ego haizearen arteko ilargi betearen elkar hizketa goxo bat.
Eta Maitasuna ?
La dama de Mori esta de siesta
Los invitados se fueron, habitación vacía, ni un ruido;
Imposible saber cuando despertara de su profundo sueño.
Las mariposas juegan sobre su rostro mientras la contemplo embelesado.
La campana de la hora,¿será medianoche o mediodía ?
Ikkyu SOjUN (1394-1481)